Sirmium | |
---|---|
Jauregi inperialaren aztarnak | |
Datuak | |
Erromatar Inperioko probintziak | Panonia |
Eskualdea | Sirmia/Panonia |
Koordenatuak | 44°57′58″N 19°36′38″E / 44.9661°N 19.6106°E |
Historia | |
Kultura | Antzinako Erroma |
Indusketa | |
Bisitagarria | Bai |
Sirmium Panonia probintzian zegoen erromatar gotorleku bat izan zen, Sava ibaiaren ondoan.[1] Gaur egun, Sirmia eskualdean dago, iparraldeko Serbiako Sremska Mitrovica hirian hain zuzen ere. Iliriar eta zelten jatorrizko kastro hau K.a. I. mendean erromatarrek konkistatu zuten eta 294an Inperioko lau hiriburuetako bat bilakatu zen. Garai haietan, 100.000 biztanle inguru zituen.[2]
Tetrarkiaren aro horretan hamar Erromatar Enperadore jaio ziren hirian edo inguruetan: Herenio Etrusko (251), Hostiliano (251), Dezio (249-251), Klaudio II (268-270), Kintilo (270), Aureliano (270-275), Probo (276-282), Maximiano (285-310), Konstantzio II.a (337-361) eta Graziano. (367-383).