Sirtaki (grezieraz: συρτάκι) greziar jatorriko dantza herrikoia da.
Berez, ez da greziar usadiozko dantza bat, bai ordea hasapiko dantzaren bertsio geldi eta arinen arteko nahasketa bat. Mikis Theodorakis musikagileak Zorba the Greek filmaren soinu bandarako burututako moldaketaren ondorioz, Zorbaren dantza edota Zorba izenak ere hartu ohi ditu.