Sistema aljebraiko konputazionala edo aljebra konputazionalaren sistema SAK (CAS, ingelesetik computer algebra system) ordenagailu-programa edo kalkulagailu aurreratu bat da, sinbolo-kalkulua errazten duena. CAS bat eta ohiko kalkulagailuen artean dagoen alde nagusia, lehenengoak daukan trebetasuna ekuazioekin eta formulekin sinbolikoki lan egitekoa da, zenbakiekin egin beharrean. Hau da, esate baterako, a + b bezalako adierazpena beti "bi aldagaien batura" bezala interpretatzen da, eta ez "bi zenbakien batura" bezala. CAS batek eskuztatze zailak eta luzeak automatizatzea ahalbidetzen du, Newtonen binomioaren bidez adierazpena garatzea, esaterako.