Siziliera | |
---|---|
Sicilianu | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Italia |
Hiztunak | 4,8 milioi (Ethnologue-ren arabera) |
Rankinga | Ehun ez mintzatuenen artean |
Eskualdea | Sizilia, Erdialdeko eta hegoaldeko Calabria, Lecceko probintzia (Apulia), Salernoko probintziaren hegoaldea (Campania) |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak Italo-erromantze | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, SOV hizkuntza eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | scn |
ISO 639-3 | scn |
Ethnologue | scn |
Glottolog | sici1248 |
Wikipedia | scn |
UNESCO | 1023 |
IETF | scn |
Siziliera (u sicilianu) Sizilian mintzatzen den hizkuntza erromantze bat da, latin arruntetik datorrena, eta greziera, arabiera, frantsesa, proventzera, katalana zein gaztelaniaren eragin handia duena.
Hizkuntzak, historia zein literatura aberatsa izateaz gain, hiztegi oparoa ere badu, 250.000 hitz baino gehiagorekin. Siziliaz gain, siziliera Calabriako hegoaldean nahiz erdialdean eta Apuliako hegoaldean ere mintzatzen da. Eragin handia izan zuen malteran, XVII. mendearen bukaera arte, batez ere.
Erabilera handia du familiaren zein lagunen eremuetan, ez arlo ofizialean edo idatzizkoan, baina, Italian ez baita hizkuntzatzat jotzen, dialektotzat baizik. Italian, dialektoa ez da hizkuntza baten aldaera gisa ulertzen, urteetan zehar boterea eta autonomia galdu duen hizkuntza gisa baizik. Siziliera ez dago Italiako hizkuntza gutxituen artean[1]. Horrek esan nahi du ez dituela beste hizkuntza batzuen maila eta, horren ondorioz, hiztunek ez dituztela eskubide berak. Esaterako, administrazio-kudeaketak ezin dira sizilieraz egin, ez da eskoletan irakasten, etab. Sizilierari buruzko lan gehienak, era berean, italieraz idatziak dira.
UNESCOk arriskuan dauden hizkuntzez egin duen sailkapenean, zaurgarritasun mailan dago[2].
Sizilierazko literaturako idazle zein poetarik esanguratsuenak ondokoak dira: Giovanni Meli, Nino Martoglio, Domenico Tempio, Alessio Di Giovanni eta Ignazio Buttitta.