Skageneko margolariak Eskandinaviako artisten kolonia izan ziren, Skagen herrian, Danimarkan, 1880ko eta 1890eko hamarkadetan. Skagenen pintura-eskola artearen historiari buruzko eskuliburuetan ezagutzen da, batez ere, kanpoaldeko lanengatik. Bertan, argiaren kontraste handiak nabarmentzen dira. Barbizongo eskola frantsesaren eredu errealista eta naturalistari jarraitu zioten, eta arte inpresionistarekiko hurbilketa batzuk egin zituzten. Artistak 1908an finkatu ziren Anna Ancherren familiako hotel batean: Brøndum hotelean. Ondoren, hotela Skagengo museoa bihurtu zen. 1928an, margolan-bilduma instalazio berrietara lekualdatu zen.