Snefru | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
← Huny - Keops →
- Keops →
← Huny | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Egipto, ? | ||||||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||||||
Heriotza | Egipto, ? ( urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Piramide Gorria | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Huny | ||||||
Ama | Meresankh I | ||||||
Ezkontidea(k) | Hetepheres I (en) ![]() | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Egiptoko IV. dinastia | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||||||
![]() ![]() |
Snefru edo Seneferu Egiptoko IV. dinastiako lehen faraoia izan zen, Egiptoko Inperio Zaharraren garaikoa, Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2614tik K.a. 2579 arte gobernatu zuelarik. Snofru bezala ere ezagutzen da.
Seneferu deitua da Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan. Turingo Errege Kanonak, Senefer deitzen du, eta 24 urteko erregealdia ematen dio. Manetonek, Soris deitzen du, Sexto Julio Afrikanoren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan, eta 29 urteko erregealdia izan zuela dio. Herodotok, Rampsinitos deitzen du.
Ziuraski, jatorria, Egipto Ertainean izango zuen eta bere aurreko faraoia izan zen Hunyren semea izango zen. Bere emazterik garrantzitsuena, Hetepheres I.a izan zen, Keopsen ama.
Palermoko Harrian, Nubia eta Libiaren aurka egin zituen kanpaina militarrak biltzen dira, erresumaren mugak ziurtatzeko egin zirenak.