Informatika arloan, sniffer edo usnari bat sareko tramak harrapatzen dituen programa bat da. Orokorrean sarea kudeatzeko erabili ohi da, hala ere, helburu maltzurrekin jarduten duten erabiltzaileen tresna ere izan daiteke.
Normalean, sarearen topologia jarraituz eta materialaren beharrei so eginez, transmisio bidea (kable koaxiala, UTP, zuntz optikoa, etab.) partekatzen da sareko konputagailu desberdinen eta dispositiboen artean, honek konputagailu batek berarentzat ez diren tramak harrapatzea ahalbideratzen du. Horretarako, snifferrak sare-txartela modu nahasi (promisc mode) batean jartzen du, zeinarekin txartelaren MAC helbideari ez dagozkion tramak detektatuak izan daitezkeen eta horrela sarera konektaturiko edozein gailuri zuzenduriko informazioa usnatu daiteke (informazio honen artean daude pasahitzak, posta elektronikoa, edo garrantzitsua suerta daitekeen beste informazio guztia).