Soinu monoaural edo monofonikoa (askotan mono gisa laburtua) kanal batek soilik definitzen den soinua da, mikrofono bakarrarekin edo nahasketa mahaian nahita hala grabatutakoa[2].
Soinu monofonikoak entzumen estereofonikoak ematen duen sentsazio espaziala falta du. Mono sistemak belarri bakarrarekin entzundakoaren antzeko soinua sortzen du.
Musikaren munduan, lehendabiziko grabaketa estereofonikoa 1957an egin arte, grabaketak beti monoauralak izaten ziren, alegia, kanal bakarrekoak[3].