Soiuz 3 | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | RKK Energia |
Historia | |
Aurrekoa | Soyuz 2 (en) ![]() |
Hurrengoa | Soiuz 4 |
Espazio jaurtiketa | 1968ko urriaren 26a |
Lurreratzea | 1968ko urriaren 30a |
Kudeatzailea | Sobietar Batasuneko espazio programa |
Honen parte | Soyuz programme (en) ![]() |
Masa | 6.575 kg |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | Аргон (Argon) |
Soiuz 3 1968ko urriak 26an Baikonurreko kosmodromotik jaurtitako Soiuz 7K-OK espaziontzi baten misio eskifatu bat izan zen. Eskifatutako Soiuz baten bigarren jaurtiketa izan zen Soiuz 1aren zorigaiztoko hegaldiaren ondoren, non espazio-ontzi honen eskifaia-kide bakarra hil zen. Kapsula berriro marraztu eta eskifatu gabeko zenbait hegaldiren ondoren, Soiuz 3 jaurti zen.
Soiuz 3ren misioa eskifatu gabeko Soiuz 2rekin orbitan bildu eta elkartzea zen, baina huts egin zuen. Elkartze akotsa kapsulako eskifaia-kide bakarra zen Beregovoik Soiuzen eskuzko kontrola hartu zuelako izan zen, ontzia Soiuzen elkartze-sistema automatikoak baliogabetzen zituen jarrera batean sarritan jarri zuena eta ia erregai guztia lehen elkartze-saialdian agortu zuena. Hegaldian ontziaren sistemak eta zenbait hegaldi prozedura probatu ziren.