Poliedroa | Ezaugarriak |
---|---|
![]() Tetraedroa |
4 aurpegi 4 erpin 6 ertz |
![]() Kuboa edo hexaedroa |
6 aurpegi 8 erpin 12 ertz |
![]() Oktaedroa |
8 aurpegi 6 erpin 12 ertz |
![]() Dodekaedroa |
12 aurpegi 20 erpin 30 ertz |
![]() Ikosaedroa |
20 aurpegi 12 erpin 30 ertz |
Solido platonikoak (halaber gorputz erregular, gorputz platoniko, gorputz kosmiko, solido pitagoriko edo Platonen poliedro) gorputz geometrikoak dira. Euren ezaugarriak poliedro ganbilak izatea da eta euren aurpegi guztiak poligono erregular berdinak izatea euren erpinetan aurpegi kopuru bera batzen direlarik.
Ezaugarri hauek betetzen dituzten solidoak 5 baino ez dira:
Euklidesen Elementuak liburuan jada agertzen dira gorputz hauen inguruko xehetasunak eta Antzinako Grezian izaera magikoa egozten zitzaien. Hainbat filosoforen ustetan "sua tetraedroz osatua zegoen; airea oktaedroz; ura ikosaedroz; lurra kuboz; eta bosgarren forma bat bazegoenez, Jainkoek dodekaedroa erabili zuten ludiaren muga izateko" (Timeoren dialogoa Platonekin.)