Literaturan, solilokioa pertsonaiak bere buruarekin hitz egiten duen hizketa da, bere irudipen eta sentimenduak azalduz. Bereizi egin behar dira monologoa eta solilokioa; hain zuzen ere, monologoan pertsonaiak publikoari zuzentzen zaio baina solilokioan pertsonaiak beretzat hitz egiten du, publikoak zer esaten duen entzuten duen arren.