Solo: A Star Wars Story (euskaraz Solo: Izarretako Gerraren Istorio Bat) 2018ko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko western filma da.
Berez, Star Wars Episode IV: A New Hope (1977) film baino lehen girotua dago. Filmaketa espero baino gorabeheratsuagoa izan da. Phil Lord eta Christopher Miller hasi ziren pelikula zuzentzen, baina kaleratu egin zituzten lanari ekin eta hainbat hilabetetara. Nonbait, bi zuzendarion eta Lawrence Kasdan gidoilariaren arteko harremana ez zen batere ona, eta, azkenean, ekoizleek gidoilariaren alde egitea erabaki zuten. Haien ordez, zinemagile beterano bat aukeratu zuten zuzendari lanetarako, Ron Howard.[1]