Solteko gaien itsasontzia[1] (ingelesez: bulk carrier) solteko karga lehorrak garraiatzen dituen itsasontzi mota da.[2] Tamaina handiko zamaontzia izan ohi da (200.000 tona arteko pisu hila), kasu batzuetan 300 metroko luzera gaindituz, normalean abiadura txikian nabigatzen duena.
Solteko karga lehorra garraiatzeko ontzi horiek erraz identifika daitezke, bizkar jarraitu bakarra dutelako, hainbat eskotila (normalean bakoitiak) eta eskotillen tapa edo tapak dauden alde batera edo bi aldeetara lerrakorrak.