Sonorako basamortua | |
---|---|
Sonoran Desert Desierto de Sonora | |
Kaktusak basamortuan | |
Eskualdea | AEB Mexiko |
Koordenatuak | 32°16′N 112°56′W / 32.26°N 112.93°W |
Eremua | 320.000 km² |
Punturik beherena | Salton Sea (-69 m.) |
Sonorako basamortua[1] (ingelesez Sonoran Desert; gaztelaniaz Desierto de Sonora) Ipar Amerikako basamortu handiena da, 311.000 km²-ko azalerarekin, eta AEBen eta Mexikoren arteko mugaren bi aldeetan hedaturik dago. Izan ere AEBetako Arizona eta Kalifornia eta Mexikoko Sonora estatuen zati handiak hartzen ditu. Ingurumena babesteko 2001eko urtarrilaren 17an Arizonan Sonoran Desert National Monument erreserba sortu zen. Batzuetan Gila basamortua deitzen zaio, Gila ibaiak basamortua zeharkatzen duelako eta baita Beheko basamortua ere gertuko Mojave altuagoa delako.