Soricidae | |
---|---|
eozeno ertaina-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Eulipotyphla |
Familia | Soricidae G. Fischer, 1814
|
Azpibanaketa | |
Datu orokorrak | |
Bihotz-frekuentzia | 1.200 taupada minutuko |
Soricidae (orokorrean satitsu gisa izendatuak) ugaztun karenadun familia bat dira, Soricomorpha ordenean. Animalia txikiak dira, mundu osoan zehar barreiatuak. Begi txikiak dituzte eta mutur luzea, bibote luzeekin. Sagu baten antzekoak dira, baina gertuago daude satorretatik, nahiz eta baliteke gertuago egotea oraindik trikuetatik.
Satitsuek 5 eta 9 zentimetro artean neurtzen dituzte eta 2,8tik 5 zentimetro arteko isatsa eduki dezakete. Ezagutzen diren ugaztunik txikienak dira. 4 gramotik 15era pisa ditzakete.