Sormen

Haurrek sormenerako berezko joera dute.

Gizakiak ideia, kontzeptu eta objektu berriak sortzeko duen gaitasuna da sormena; ideia eta kontzeptu ezagunen artean lotura berriak eratzeko gaitasunari ere esaten zaio, eta oro har soluzio edo emaitza originalak sortzeari.[1] Gainera, "pentsamendu originalaren", "irudimen eraikitzailearen", "pentsamendu dibergentearen" edo "pentsamendu sortzailearen" sinonimoa da. Giza kognizioaren trebetasuna da, goi-mailako primate batzuetan ere agertzen dena neurri batean, eta konputazio algoritmikoan ez dagoena, adibidez.

Dena den, sormenaren jakintza-arloari buruzko ikerketen eta azterketen hasiera nahiko berria dela esan daiteke.[2] Hori dela eta, nahiz eta definizio onartuak existitu, kontzeptu hau hainbat ikuspegitik definitua izan da.

Burmuinaren beste gaitasun batzuekin gertatzen den bezala, hala nola adimenarekin eta oroimenarekin, elkarri lotutako hainbat prozedura mental biltzen ditu, oraindik fisiologiak erabat deszifratu ez dituenak. Singularrean aipatzen dira, azalpenari erraztasun handiagoa ematen diotelako. Adibidez, oroimen prozesu konplexua da, epe laburreko oroimena, epe luzeko oroimena eta oroimen sentsoriala biltzen dituena.

Jatorrizko pentsamendua irudimenetik sortzen den prozesu mentala da. Ez dakigu nola bereizten diren estrategia mentalak pentsamendu konbentzionalaren eta sortzailearen artean, baina sormenaren nolakotasuna azken emaitzan balioztatu daiteke.

  1. sormen | Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  2. (Gaztelaniaz) «​La psicología de la creatividad y del pensamiento creativo» psicologiaymente.com 2016-09-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne