Paedophryne amauensis igelaren azalpen taxonomikoa, artikuluan espezie berri bezala defintu dela zehazten duen sp. nov. laburdurarekin[1].
Taxonomia biologikoan, species nova (plurala: species novae ; laburdura: sp. nov. laburdura plurala: spp. nov.)[2] espezie berria dela adierazteko konbentzioa da. Esaldia latina da, eta lehenengo aldiz argitaratzen den izen binomialaren ondoren erabiltzen da[3].
Terminoa ez da combinatio nova formarekin nagastu behar, zeina erabiltzen den aurretik izendatutako taxon bat beste genero edo espezie batera eramaten denean edo bere maila aldatzen denean.