Spies Like Us (euskaraz Geu Bezala Espiatu Ezazu) 1985eko John Landis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako espioitza komedia filma bat da. Chevy Chase, Dan Aykroyd, Steve Forrest eta Donna Dixon aktoreek antzeztu zuten.
Gerra Hotzaren amaieraldean girotua dago, Bob Hope eta Bing Crosby aktoreek antzeztutako Road to … (... rako Bidea) film saiaren omenaldia ere bada. Terry Gilliam, Sam Raimi, Costa-Gavras eta Joel Coen aktoreek, nahiz B. B. King musikariak eta Ray Harryhausen efektu berezien aintzindariak kameo edo antzezpen laburrak burutu zituzten.