Shelton Jackson Spike Lee (1957ko martxoaren 20a, Atlanta, Georgia), estatubatuar zinema-zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorea da.
Diru gutxiz ekin zion bere lehen lanari, She's Gotta Have It (1986): film hura berak idatzi, filmatu, ekoitzi, osatu eta zuzendu zuen. Nazioarteko ospea Do the Right Thing(1989) eta Jungle Fever (1990) filmekin lortu zuen. Afro-amerikarren egoeraren berri ematen du bere filmetan, eta jorratu dituen gaien artean arrazen arteko erlazioak, arrazakeria, komunikabideek gizartean duten eragina, hirietako kriminalitatea eta pobrezia, eta bestelako gai politikoak daude. 1992an, Malcolm X (1992) film biografikoa egin zuen: bertan Denzel Washington, Halle Berry, Samuel L. Jackson edo John Turturro aktoreekin lan egin eta haiek zuzentzeko aukera izan du.