Spin doctor

Politikari baten jendaurreko diskurtsoa, ziur aski politikariaren aholkularien laguntzarekin prestatuta egongo da, politikariaren spin doctors-en laguntzarekin. Eszenografia, janzkera, ikurrak, eta hitzen bidez egiten den komunikazioa eta hitzik gabeko komunikazioa ondo prestatzea da spin doctors-en lana.
Artikulu hau politikarien aholkulari ofizioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Spin Doctors».

Spin doctor terminoa ingelesetik inportatutako terminoa da, nazioartean eta euskaraz ere[1] nahiko zabaldua, eta komunikazio politikoko aholkularia izendatzeko erabiltzen da. Spin doctor bat figura publiko baten diskurtsoa egokitzen laguntzen duen pertsona da, diskurtsoak interpretazio mesedegarriak izan ditzan, eta diskurtsoarekin batera politikariaren hitzik gabeko komunikazioaz ere arduratzen den pertsona da.

Terminoa 1980ko hamarkadan sortu zen, Erresuma Batuan, 24 orduz irekita dauden hedabideen etsaitasunaren aurka borrokatzeko laborismoaren formula gisa. Galdera konprometigarriak eta maiz laborismoaren aurkako jarrerak antzematen zituzten laboristek, eta batzuetan kazetariek lortzen zituzten politikari laboristengandik amorratutako erantzunak, eta gero, erantzun eta diskurtso horiek laboristen kontra erabiltzeko joera izaten zuten kontserbadoreen aldeko hedabideek. Spin (gira-bira bezala euskaratu dezakegu) izeneko defentsa asmatu zuten laboristek eta horretaz arduratzen zirenei 'spin doctors' izena eman zitzaien.

  1. Zaldua, Iban. (2023-06-08). «Hauteskundeetarako Tarot Literarioa» Oharrak & Hondarrak (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne