Stackelberg konkurrentzia

Ekonomian, Stackelberg konkurrentzia oligopolioak aztertzeko eredu bat da, non merkatuan baden liderra den enpresa bat, besteak (jarraitzaileak) baino lehenago erabakia hartzen duena. Beste enpresek liderrak erabakitakoaren arabera hartzen dute bere erabakia. Hipotesi horiekin, Stackelberg ereduan Cournoten konkurrentzian baino ekoizpen handiagoa eta prezio txikiagoa suertatzen direla frogatzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne