Star of the County Down | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Irlandako musika |
![]() ![]() |
"Star of the County Down" (euskaraz Down Konderriko Izarra) Ipar Irlandan dagoen Down Konderriko Banbridge hirian kokatzen den irlandar abesti zaharra da. Bere hitzen egilea Cathal Garvey (1866-1927) da, Donegal Konderriko Ramelton udakerrian jaioa.[1]
Abestia gizon gazte baten ikuspuntutik abesten da, honek Rose (edo Rosie) McCann deituriko neskatil xarmangarri bat topatzen du, hau da abestiaren izenburuko "Down Konderriko Izarra". Topaketa honetatik idazleak abestiaren gaia egituratzen joango da eta amaiera aldera neskatil horrekin ezkontzen dela imaginatuko du.