Izarretako Gerra VIII. Atala: Azken Jediak (ingelesez Star Wars Episode VIII: The Last Jedi) 2017ko Rian Johnson estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako fantasia, abentura eta zientzia-fikziozko film bat da. George Lucas zuzendari, goidilari eta ekoizlearen Star Wars saga ospetsua osatzen duten filmetako bat da. Mark Hamill, Carrie Fisher, Adam Driver, Daisy Ridley, John Boyega, Oscar Isaac, Lupita Nyong'o, Domhnall Gleeson, Anthony Daniels, Gwendoline Christie eta Andy Serkis aktoreek antzeztu zuten.