The Empire Strikes Back (beste izenez, Star Wars: Episode V – The Empire Strikes Back; euskaraz, Inperioaren kontraerasoa) space opera generoko film epiko bat da, Irvin Kershner-ek 1980an zuzendua. Leigh Brackett-ek eta Lawrence Kasdan-ek gidoia idatzi zuten, eta George Lucas-ek gertakizuna idatzi eta produktore exekutibo jardun zuen. Gary Kurtz-ek ekoiztu zuen Lucasfilm-entzat.
Star Wars filma saga ospetsuaren 5. atala osatzen du, hots, Izarretako Gerra IV. Atala: Itxaropen Berria filmaren jarraipena da eta Izarretako Gerra VI. Atala: Jediaren Itzuleraren aurrekaria.
Filmak lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen baina, azkenean, bi irabazi zituen: Soinu onenaren Oscar Saria (Bill Varney, Steve Maslow, Greg Landaker eta Peter Sutton) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Brian Johnson, Richard Edlund, Dennis Muren eta Bruce Nicholson).