Stennesseko Harkaitzak | |
---|---|
Stones of Stenness | |
![]() | |
Orkadetako bihotz neolitikoa | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Uhartedi | Orkadak |
Koordenatuak | 58°59′38″N 3°12′29″W / 58.9939°N 3.2081°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Azalera | 0,8 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 514bis-002 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Stennesseko Harkaitzak, edo Stennesseko Harriak, Eskoziako Orkadak uharteetan dagoen monumentu neolitiko bat da. Stenness eta Harray aintziren hegoaldeko muturrarekin bat egiten duen ibai baten hegoaldeko erriberako muino batean dago. Izena antzinako hitz nordiko batetik dator eta "lurmutur harritsua" esan nahi du. Gaur egun, zenbait zubik zeharkatzen dute erreka hori, baina, antzina, harrizko galtzada batetik bakarrik zeharka zitekeen. Brodgarreko Eraztuna gutxi gorabehera 1,2 km ipar-mendebaldera dago, ibaiaren beste aldean eta bi aintziren artean eratutako istmotik gertu. Maeshoweko ganga-formako hilobia ere 1,2 km ekialdera dago, eta Stennessen inguruan antzeko beste monumentu batzuk aurki daitezke; badirudi horrek adierazten duela eremu horrek garrantzi erritual berezia zuela. Stennesseko harkaitzak eta gertuko gainerako monumentu neolitikoak, tartean Skara Brae herrixka, Gizateriaren Ondare izendatu zituen Unescok 1999an.[1]
Monumentuko arrokak harrizko bloke meheak dira, gutxi gorabehera 300 mm-ko lodierakoak. Lau edo bost metro arteko altuera zuten, eta, hasiera batean, 32 m inguruko diametroa zuten 12 harkaitzez osatutako elipse bat osatzen zuten, hobi batek inguratutako 44 m-ko gainazal lau batean. Lubakia harkaitzean ebakita dago, 2 metro sakon eta zazpi metro zabal da, eta lurrezko lubeta batek inguratzen du, eta sarrera bakarra du iparralderantz. Sarrera Harray aintziraren ondoan aurkitu berri den Barnhouse kokaleku neolitikorantz lerrokatuta dago. Harrietako bat, Watch Stone edo "zelatari harria" bezala ezagutzen dena, zirkulutik kanpo kokatzen da, ipar-mendebaldean, eta 5,6 m-ko altuera du. Badira beste harri txikiago batzuk ere, hala nola zirkuluaren erdian dagoen harri karratu bat, non zeramika, hezur eta ikatz arrastoak aurkitu diren; hobian animalien arrastoak ere aurkitu dira. Zeramika hondakinek, gainera, Skara Brae-rekin eta Maeshowerekin lotzen dute monumentu hori, eta horrek, beste hainbat zantzurekin batera, pentsarazten du monumentu hori K.a. 3000. urtekoa dela.
Stennesseko harkaitzen zirkulua XVIII. mendera arte jainko eskandinaviarrekin lotutako tradizio eta errituekin lotuta egon zen. Walter Scottek 1814an bisitatu zuen lekua, baina handik gutxira baserritar batek harkaitzak kentzea erabaki zuen, 1814ko abenduan Odineko Harria suntsitzen hasi zelarik.[2] Haren jardunak arbuio handia eragin zuen, eta, horregatik, arroka bat suntsitu eta beste bat eraitsi ondoren gelditu zen baserritarra, eta, gerora, zirkuluaren barrualdea zehaztasunik gabe berreraikitzearekin batera, berrezarri egin zuten, 1906an. Gainerako harriek denbora igaro ahala iraun dute bizirik, eta Brodgar edo Stonehenge eraztunaren antzeko egitura sortu dute.
Loreena McKennitt abeslariak Parallel Dreams albumeko Standing Stones abestian maitasun-istorio bat kantatzen du, eta Neolitoko monumentu hori du abiapuntu.