Sterkfontein | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.481 m |
Mota | naturagune babestu, arkeologia-aztarnategi, aztarnategi paleontologiko eta haitzulo |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°00′58″S 27°44′04″E / 26.01604°S 27.73456°E |
Honen parte da | Sterkfontein, Swartkrans, Kromdraai, and Environs (en) |
Estatu burujabe | Hegoafrika |
Hegoafrikako probintzia | Gauteng |
Sterkfontein (euskaraz: «iturburu sendoa») paleoantropologiarentzat interes berezia duen kareharrizko kobazulo-multzoa da, XIX. mendearen amaieratik hominidoen hondakin fosil ugari aurkitu baitira bertan. Hegoafrikako Gauteng probintzian dago, Johannesburgeko ipar-mendebaldean, Krugersdorp herrixkatik gertu. Swartkrans, Kromdraai eta Wonder Cave aztarnategi arkeopaleontologikoak ere, jatorri karstikokoak, eremu horretan bertan daude.
Sterkfontein UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan sartu zuten 1999. urtean, «Gizakiaren Seaska» izenarekin