Steven Spielberg |
---|
(2023) |
← Nanni Moretti - Jane Campion → |
|
Jaiotzako izen-deiturak | Steven Allan Spielberg |
---|
Jaiotza | Cincinnati, 1946ko abenduaren 18a (78 urte) |
---|
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
---|
Lehen hizkuntza | ingelesa |
---|
|
Aita | Arnold Spielberg |
---|
Ezkontidea(k) | Amy Irving (1985 - 1989) Kate Capshaw (1991 - |
---|
Seme-alabak | |
---|
Haurrideak | |
---|
|
Heziketa | California State University, Long Beach (en) 2002) Saratoga High School (en) 1965) Arcadia High School (en) |
---|
Hizkuntzak | ingelesa |
---|
|
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, arte bildumagilea, enpresaburua, zientzia-fikzio idazlea, zinema aktorea, ekoizle exekutiboa, film-muntatzailea, telebista-ekoizlea, errealizadorea, produktorea, idazlea, ekintzailea eta zinema gidoilaria |
---|
|
Altuera | 170 zentimetro |
---|
Lantokia(k) | Hollywood |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) Directors Guild of America (en) |
---|
Genero artistikoa | thrillerra film dramatikoa zientzia-fikziozko filma beldurrezko zinema ekintza-filma abenturazko filma psychological horror film (en) gerra-filma krimenezko filma psychological thriller film (en) fantasiazko filma film komikoa natural horror film (en) science fiction horror film (en) misteriozko zinema |
---|
|
Erlijioa | judaismoa |
---|
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
---|
|
amblin.com… |
|
|
Steven Allan Spielberg (1946ko abenduaren 18a, Cincinnati, Ohio) Ameriketako Estatu Batuetako film zuzendari eta ekoizlea da. Hollywood Berria aroaren sortzaileetako bat dela esan ohi da, eta zinemaren historian egondako film zuzendari eta produktore ezagunenetako bat da[1].
Spielberg Hollywoodenn telebista eta antzerki obra txikiak zuzentzen hasi zen lanean. Jaws (1975) zuzendu zuenean ezagun bihurtu zen, kritikak eta publikoak txalotu zuen filma eta historiako lehenengo udako arrakastatzat hartzen dena[2]. Bere ondorengo filmetan zientzia-fikzioa eta abentura landu zituen, Close Encounters of the Third Kind, Indiana Jones, E.T. the Extra-Terrestrial edo Jurassic Park filmekin. Hauek Hollywoodeko genero eskapista modernoaren arketipoak dira[3].
Spielbergek gai serioak landu zituen bere lanetan ondoren, adibidez The Color Purple (1985), Empire of the Sun (1987), Schindler's List (1993), Amistad (1997), eta Saving Private Ryan (1998). Praktika honekin bereziki lotu zen XXI. mendean zehar Munich (2005), Lincoln (2012), Bridge of Spies (2015), eta The Post (2017) lanekin. Amblin Entertainment eta DreamWorks Studiosen sortzaileetako bat da, filme arrakastatsu ugari produzitu dituzten estudioak, tartean Gremlins, Back to the Future, Men in Black eta Transformers serieak. Azke urteotan bideo-joko industriako hainbat jokoren produktore ere izan da.
Bi Oscar irabazi ditu, Schindler's List eta Saving Private Ryan filmengatik. Kritikariek zein ikusle arruntek zuzendari arrakastatsutzat jotzen dute, bere talentu eta aldakortasunagatik[4][5]. 2005ean, Empire aldizkariak historia osoko zuzendari handiena izendatu zuen. Bere filmeek lortutako diru-sarrerak historiako zinema-zuzendaririk arrakastatsuena egin dute[6]. 3.000 milioi dolar irabazi dituela kalkulatzen da[7].
- ↑ Morris, Nigel, 1955-. (2007). The cinema of Steven Spielberg : empire of light. Wallflower ISBN 1904764886. PMC 70987629. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «'Jaws': Revisiting Hollywood's First Summer Blockbuster» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
- ↑ «Steven Spielberg to Harvard grads: Be the movie heroes of real life» The Economic Times 2016-05-27 (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «Steven Spielberg» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «The 25 Best Films of the 21st Century So Far.» The New York Times 2017-06-09 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «Box-Office Milestone: Steven Spielberg Is First Member of $10B Directors' Club» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
- ↑ (Ingelesez) «Steven Spielberg» Forbes (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).