Stranger Things (euskaraz Gauza Arrotzak), 2016an Netflix plataformak sortutako zientzia fikziozko telesail estatubatuarra da. Matt eta Ross Duffer anaiek idatzi zuten eta Shawn Levyk ekoiztu zuen. Lehenengo emanaldia 2016ko uztailaren 15an izan zen. Hasieratik kritika ezinhobeak izan zituen; prentsak aktoreen interpretazioa eta karakterizazioa eta telesailaren erritmoa, atmosfera eta honek zeukan Steven Spielberg, John Carpenter, Stephen King, Rob Reiner eta George Lucasen (1980 hamarkadako zuzendari eta autoreak) erreferentziak maite zituen.