Probabilitatean eta estatistikan, Student-en banaketa normalean banatutako populazio baten batez bestekoa kalkulatzeko arazotik sortzen den probabilitate-banaketa da, laginaren tamaina txikia denean eta populazioaren desbideratze estandarra ezezaguna denean.
William Sealy Gosset-ek garatu zuen Student izenarekin.
Berez agertzen da Studenten t-testa bi lagin-bariantzen arteko desberdintasunak zehazteko eta bi populazioen zatien arteko diferentziaren konfiantza-tartea eraikitzeko, populazio baten desbideratze estandarra ezezaguna denean eta izan behar denean; hura lagin-datuetatik zenbatetsi behar da.