Su-arma

12,7 mm kalibreko metrailadorea.

Su-arma edo suzko arma konbustio batek sorturiko gasen presioa erabiliz jaurtigai bat urrutira bidaltzeko gai den arma da. Su-arma izateko konbustio edo leherketa bidez bultzaturiko jaurtigai batek egon behar du tarteko. Hau dela eta ezin daitezke su arma bezala klasifikatu airea edota CO2 presioan gordeta baliatuz jaurtigaiak botatzen dituzten armak.

Armek abantaila mekanikoak erabiltzen dituzte indarrak sendotzeko. Batzuk sinpleak izan daitezke baina ez dira beti su-armak kontsideratzen, mutur zorrozdun makila bat adibidez.

Ehiza edo gerra jardueretan erabiltzen dira, orokorki, baina baita kirol jardueretan ere.Tiro egitea distantzia jakin batetik bakarrik egin daiteke, arma motaren eta inguruko egoeraren arabera (haizea, hezetasuna, etab.). 

Arma batzuk hilgarriak ez izateko sorturikoak izan dira, istiluei aurre egiteko adibidez. Beste batzuk, aldiz, bereziki hilgarriak izateko ekoizten dira, ehizarako, gerrarako edota heriotz zigorra betetzeko asmoz.

Antzinan, bolbora beltza zen nagusi; gaur egun, berriz, kerik gabeko bolbora edo kortatxoa erabiltzen da.

Su-arma luzeei (errifleak, adibidez) baioneta bat gehitu ohi zaie. Baioneta hori oso arma zuri zorrotza da, eta balarik izan ezean, buruz buru borrokatzeko erabiltzen da. Horrek balen arriskugarritasuna areagotzen du. Tresna hauek erabiltzeko lizentzia berezi bat beharrezkoa da, eta horretarako, azterketa teoriko bat egitea ezinbestekoa da gai hori jorratzen duen liburu baten bidez.[1]

  1. (Gaztelaniaz) Arma de fuego. 2023-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne