Suberaketa

Suberaketa tratamendu termikoa da, berotu ondoren oso astiro hoztuz produktu metalurgikoei ematen zaiena. Beste tratamendu termiko batzuengatik edo mekanikoki lantzeagatik propietate naturalak galdu dituen metal bati propietate horiek itzultzea da tratamendu honen helburua. Biguntzeko, homogeneotzeko, xaflakortzeko eta egonkortzeko egin daiteke. Beiragintzan ere erabiltzen da.[1]

  1. Suberaketa. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne