Sufi Abu Taleb

Sufi Abu Taleb

Egiptoko presidentea

1981eko urriaren 6a - 1981eko urriaren 14a
Anuar as Sadat - Hosni Mubarak
Bizitza
JaiotzaEgipto1925eko urtarrilaren 27a
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaKuala Lumpur2008ko otsailaren 21a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Kairoko Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)Kairoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaAlderdi Nazional Demokratikoa

Safi Abu Taleb (Tamiya, 1925eko urtarrilaren 27aKuala Lumpur, 2008ko otsailaren 21a) egiptoar politikaria izan zen. Egiptoko behin-behineko presidentea izan zen 1981eko urriaren 6tik 14ra.

Zuzenbidea ikasi zuen Kairoko Unibertsitatean, eta ikasketak zabaldu zituen Parisko eta Erromako unibertsitateetan. Kairoko Unibertsitateko presidentea izan zen.

1978an Egiptoko Ordezkarien Ganberako presidente hautatu zuten. 1981eko urriaren 6an Anuar as Sadat hil zutenean, Egiptoko presidente kargua hartu zuen behin-behinean. Zortzi egun geroago, Hosni Mubaraki utzi zion postua.

Malaysian hil zen, Kairoko Unibertsitateko ikasle ohien bidaia eta bilera batean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne