Suitzako Itzulia

Suitzako Itzulia
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1933
Ekitaldi kopurua87 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (Eka)
MotaEtapakako lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundSUI Suitza
LekuaSuitza
AntolatzaileaSwiss Cycling
MailakCDC (1949-1958)
2.HC (1996-2004)
2.PT (2005-2010)
2.UWT (2011-)
ZirkuituaUCI World Tour
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Palmaresa
Azken garaileaGBR Adam Yates
Garaipen gehien lortu duenaITA Pasquale Fornara
(4 garaipen)
Egungo ekitaldia
azken ekitaldia ikusteko:
2024ko Suitzako Itzulia
Dokumentazioa

Suitzako Itzulia (ofizialki frantsesez: Tour de Suisse) ekaina erdialde inguruan ospatzen den etapatan banatutako txirrindularitza lasterketa bat da. 1933an sortu zen. Lehenago maila berezikoa (2.HC) zen UCIren arabera. 2005ean UCI ProTour sortu zenetik goreneko maila horretan dago 2011tik, UCI WorldTour deitua.

Laugarren Itzuli Handitzat hartzen da. Horren adierazle, goreneko mailako lasterketatik, Hiru Itzuli Handien ondoren (21 etapatakoak) etapa gehien dituen lasterketa dela da, 9 etapekin.

Pasquale Fornara izan da proba honetan garaipen gehien lortu dituena, laurekin, jarraian etxeko bi, Ferdinand Kübler eta Hugo Koblet daudelarik, biak hiru garaipenekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne