Sumendi-galdarak[1] tamaina handiko sakonuneak dira. Konoen erpinean bezala, beste edozein tokitan ere sor daitezke: zabaldi batean edo bolkanikoa ez den harkaitz batean. Hondoa irazgaitza baldin bada, aintzira bat era daiteke. Forma biribila izan ohi du, goitik begiratuta, eta ertzak ia zutak izaten dira.
Bi jatorri izaten dituzte. Txikienak leherketa baten eraginez eratuak dira, eta handienak berriz, magmak azpiko euskarria urtu eta lur azala hondoratu delako. Horrela, krater itxura arrunta duten arren, hondoratutako kraterrak dira. Laba edo errauts asko jaurtitzen duten sumendietan egon ohi dira hondoratutako kraterrak.
Kono bolkaniko batek bere garaiera handitzen duenean sortzen da, galdara ezegonkorra bilakatuz eta grabitatearengatik eroriz, Tenerifen kokatuta dagoen Teideko Parke Nazionalaren kasuan bezala (Kanaria uharteak, Espainia).
Leherketa freatikoarengatik sortutako galdara baten sorkuntza arraroagoa da, Bandamako galdararen kasua den bezala (Kanaria Handia, Espainia), goranzko magma basaltikoak bere bidean akuifero bat aurkitzean sortzen da, leherketa kolosala sorraraziz, presio handiak ura lurruna bihurtzerakoan.
Kraterrean gertatzen den eta kanporantz dihoan labaren isurketaren ondorioz sortzen den galdara beste mota batekoa, honen adibide garbia Taburiente galdara da (La Palma, Espainia). Galdara honen egitura bolkanikoa modelo gisa erabili da, nahiz eta hain egokia ez izan, galdara denbora gutxian hustu zelako, mendebalderantz isuri zen labarengatik.