Super 8, 2011ko J. J. Abrams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako estatubatuar filma bat da. Filma Ameriketako Estatu Batuko Mendebaldeko Virginia estatuko Weirton udalerrian filmatu zen. Ipar Euskal Herrian 2011ko abuztuaren 3an estreinatu zen eta Hego Euskal Herrian 2011ko abuztuaren 19an.
Steven Spielberg ospetsuak ekoiztu zuen, honen eragina nabaria da, filma honek sarritan E.T. the Extra-Terrestrial (1982) eta Goonietarrak (1985) filmen nolabaiteko antza edo traza hartzen baitu. Hori dela eta, filmak orokorrean kritika onak jaso zituen, argumentua ziraragarria, eszenak ongi filmatuak eta irudiak harrigarriak direla esan dutelarik, aldiz kritika ezkorrek bere amaiera desegokia dela diote eta sarritan Spielbergen antzinako filma askoren omenezko sekuentziak dituela diote.