Supersumendi

Munduko supersumendien mapa.

Supersumendia 8 magnitudeko erupzioa izan duen sumendi handi bat da. Magnitude hori da VEI eskalako handiena. Horrek esan nahi du erupzioaren jalkinen bolumena 1.000 kilometro kubotik gorakoa dela. Erupzio bortitz horiek urte askoan aldaraz ditzakete bai inguruko paisaia, bai mundu osoko klima. Supersumendi izena BBCko Horizon telesailak sortu zuen, erupzio mota hau deskribatzeko.

Sumendi bat sortzen da, barruan duen magma ganbara lurrazaletik irteten denean hutsune batez baliatuz. Hori gertatzean, bere inguruan, egitura berri bat sortzen da, itsura konikoa duena.[1] Supersumendien kasuan, magma ganbara ohikoa baino askoz handiagoa da. Edozein unetan apurtu dezake lurrazala, eta kanpora atera energia kantitate handia askatuz modu oso bortitzean. Adituek diotenez, supersumendi hauen sorrera oso arraroa da (gutxi gorabehera, 100.000 urtez behin).

Supersumendi baten erupzioa baino lehen, badira zenbait sintoma: lurrikara indartsuak eta lurrazalaren deformazio azkarrak.[2]

Egitura berezi hauek plaka tektonikoen muga konbergente kokatzen dira nagusiki. Muga mota horretan, plaka bat bestearen azpian sartzen da. Plaken arteko puntu beroek ere sortzen dituzte supersumendiak.

  1. https://www.quo.es/naturaleza/a4883/que-es-un-supervolcan/
  2. (Ingelesez) «USGS: Volcano Hazards Program YVO Yellowstone» volcanoes.usgs.gov (Volcano Hazards Program) (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne