Surveyor programa Ilargirako espazio-zunda automatikoen hirugarren eta azken programa estatubatuarra izan zen, argazkiak ateratzeko ahalmena, azterketa kimikoak eta lurzoruaren zulatzeko gai zena. 7 misioetan zetzan programa eta horietatik 5 arrakastatsuak izan ziren. 1966ko maiatzaren 31tik 1968ko urtarrilaren 7ra jaurti ziren zundak ilargiratze leunak egiteko posibilitatea frogatu nahian. Behin Ilargian pausatuta base bihurtu zen eta Apollo programara bideratutako datuak jasoko zituen gainazalari buruz.
1961ko martxoaren 1ean lehenengo zundaren deseinua egin zuen Hughes Aircraft Company enpresak eta Ryan Electronics, Santa Barbara Research Center, National Waterlift Corp eta Thiokol Chemical Corporationek fabrikatu zituzten zundak.