Sven Lidman (lexikografoa)

Sven Lidman (lexikografoa)

Bizitza
JaiotzaStockholm1921eko abenduaren 3a
Herrialdea Suedia
Heriotza2011ko otsailaren 28a (89 urte)
Hobiratze lekuaOld cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaSven Lidman
AmaBrita Lidman
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jardueraklexikografoa, hizkuntzalaria eta autobiografialaria
Combi Visuell, 5 liburuki (1968) eta Combi Lexikon, 2 liburuki (1973).
Focus.

Sven Lidman (1921eko abenduaren 3a2011ko otsailaren 28a) lexikografo suediarra, izen bereko Sven Lidman idazlearen semea, Stockholmen bizi izan zena. Hainbat entziklopediatako editore nagusia izan zen. Entziklopediako ilustrazioak testuarekin koordinatzeko estilo berria asmatu zuenez, entziklopedia horietako batzuk nazioarteko proiekzio zabala izan zuten, Focus (1958-1960) eta Combi Visuell (1968-1970) entziklopediak batez ere.

1992an Eusenor-ek argitaratu zuen euskarazko Gazteen Entziklopediak Lindmanen Combi Visuell entziklopedia hartu zuen abiapuntu moduan.

  1. Petrikorena, J. J.. (1993-12-12). ««Euskararen azpiegituraren eraikuntzan elkartu beharra dago»» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne