Swing musika, baita swing jazz edo swing bakarrik ere deitua, 1930eko hamarraldian nagusitu zen jazz joera da, jazz banda handiek jotzen zutena.[1] 1920ko hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan sortua, tempo ertain eta arinak eta riff melodikoak erabiltzen ditu, baita bateria aske utzi ere.[2] Big banden estilo kuttunena, estiloko musikari ospetsuenak Fletcher Henderson, Benny Goodman, Duke Ellington edota Count Basie izan ziren.