Sydney Brenner (Germiston, Hegoafrika, 1927ko urtarrilaren 13a - Singapur, 2019ko apirilaren 5a) hegoafrikar biologoa izan zen. Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen 2002an John E. Sulstonekin eta H. Robert Horvitzekin batera. Kode genetikoaren ikerketari lagundu zion.