Syriana 2005eko Stephen Gaghan estatubatuar zinema zuzendariaren thriller film bat da. Robert Baer CIAren kidearen benetazko istorian oinarritzen da. George Clooney, Matt Damon, Jeffrey Wright, Mazhar Munir, Amanda Peet, Tim Blake Nelson, Mark Strong, Alexander Siddig, Amr Waked, Christopher Plummer, Chris Cooper eta William Hurt aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (George Clooney) irabazi zuen, eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sarirako izendapena jaso zuen.