Tabernanthe iboga | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Gentianales |
Familia | Apocynaceae |
Leinua | Tabernaemontaneae |
Generoa | Tabernanthe |
Espeziea | Tabernanthe iboga |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Ibogaina |
Tabernanthe iboga edo iboga Mendebaldeko Afrikan hazten den landare bizikor bat da. Gabon, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Kongoko Errepublikan aurki daitekeen landare hau, Mendebaldeko Afrika osoan zehar landatzen da.
Afrikako medikuntza eta erritual tradizional batzuetan haluzinazioak heriotzatik gertuko esperientziak eragiteko murtxikatzen da, bereziki bere sustrai horixka. Hainbat pertsona hil dira praktika honen ondorioz. Ikerketen arabera, bere sustantzia aktiboa den ibogaina eraginkorra izan daiteke opioideen drogomenpekotasuna tratatzeko. Ibogaina toxikoa da dosi handitan eta opioideekin batera hartuta gaixotasun larriak eragin ditzake[1][2][3].