Tacoma Narrowsko zubia | |
---|---|
Tacoma Narrows Bridge | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Washingtoneko konderri | Pierce konderria |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | Tacoma |
Koordenatuak | 47°16′05″N 122°33′02″W / 47.268055555556°N 122.55055555556°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2007 |
Inaugurazioa | 2007 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 57 (![]() ![]() ![]() |
Gurutzatzen du | Tacoma Narrows (en) ![]() |
Eramaten du | Washington State Route 16 (en) ![]() |
Tacoma Narrowsko zubia bi zubi esekiren multzo bat da, Puget Sound golkoko Tacomako itsasartearen gaineko pasabidea, Ameriketako Estatu Batuetako Washington estatuko Pierce konderrian kokatua. Zubiek Tacoma hiria eta Kitsap penintsula lotzen dituzte, eta Estatuko 16. errepidea (Estatuko 14. Autobide Nagusia, 1964 arte) itsasartearen gainetik igarotzea ahalbidetzen du. Historikoki, Tacoma Narrowsko zubia izena Galloping Gertie ezizeneko jatorrizko zubiari aplikatu zaio; zubi hori 1940ko uztailean ireki zen, baina lau hilabete geroago kolapsatu zen, antza denez haizeak eragindako kulunkatze erritmikoa dela kausa. Gero, izen hau bera izan zuen kolapsatutako hura ordezteko 1950ean ireki zuten zubiak; zubi hori gaur egungo multzoa osatzen duten bi zubi horietako bat da: mendebalderanzko trafikoa hartzen duen zubia, hain zuzen.