Taishuh | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Egoera FAOren arabera | critical-maintained (en) ![]() |
Taishuh, (Japonieraz 対州馬, baita "Taishū-uma", "Taishū-ma" edo "Taishū-ba"), Japoniako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Japoniako bertako zortzi zaldi arrazetatik gehienak poniak dira, Taishuh poniaz gain: Hokkaidoko ponia, Kiso ponia, Tokara ponia, Miyako ponia, Misaki ponia, Noma poni eta Yonaguni ponia.
Taishuh poniak Tsushima uhartean du jatorria[1], eta egun oso gutxi geratzen dira, 25 abere inguru. Beraz desagertzeko arrisku larrian dago. Hainbat ekimen abiatu dira arraza suspertzeko[2].