Taj Mahal | |
---|---|
ताज महल تاج مَحَل تاج محل | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Uttar Pradesh |
Division of Uttar Pradesh | Agra division |
Indiako barruti | Agra barrutia |
Hiria | Agra |
Koordenatuak | 27°10′30″N 78°02′31″E / 27.175°N 78.0419°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1631 - 1653 |
Komisarioa | Shah Jahan (1632) |
Izenaren jatorria | Mumtaz Mahal |
Erlijioa | islama |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Ustad Ahmad Lahauri |
Materiala(k) | haitzurdina |
Estiloa | Islamiar arkitektura Irandar arkitektura Mogol arkitektura |
Dimentsioak | 73 () m |
Azalera | 17 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i) |
Erreferentzia | 252 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Bisitariak urtean | 6.532.366 |
Webgune ofiziala | |
|
Taj Mahal (hindiz: ताज महल, Tāj Mahal, urduz: تاج محل Tāŷ Mahal 'Jauregi koroa'; tɑːʒ mə'hɑl ahoskatua) Agra hirian (India), Yamuna ibaiaren ertzean, dagoen mausoleo handia da, Shah Jahan errege mogolak bere emaztea zen Mumtaz Mahalen omenez eraikia XVII. mendean, 1631 eta 1654 bitartean.
Taj Mahal jauregiaren adibiderik ederrentzat jotzen da, arkitektura islamdar,[1] persiar,[2] indiar eta are otomandarreko[3] elementuak uztartzen dituen estiloan eraikia. Marmol zuriko kupulak estalitako mausoleoa zatirik ezagunena den arren, Taj Mahal 17 hektarea hartzen dituen eraikin multzo harresitu bat da, horien artean meskita handi bat, gonbidatuen etxe bat eta lorategiak Yamuna ibaiaren bi ertzetan. Bere eraikuntzak 20.000 langileren ahalegina behar izan zuela uste da, Ustad Ahmad Lahori gorteko arkitektoa buru zuen arkitekto multzo baten zuzendaritzapean.[4][5]
Monumentu honek ospe berezia lortu du bere inspirazioaren izaera erromantikoagatik: kupularen azpian, ganbera nahiko ilun batean, Shah Jahan eta Mumtaz Mahalen gorpuak daude, munduari beren betiereko amodioa gogorarazi nahian. Erregina bere hamalaugarren haurra erditzean hil zen. Monumentua Indiako helmuga turistiko garrantzitsu bat da, urtero 7-8 milioi bisitarirekin. 1983an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, "Indian arte musulmanaren harribitxia eta mundu osoan miretsitako munduko ondarearen maisulanetako bat" izateagatik.