Tajo[1] (gaztelaniaz: Tajo; portugesez: Tejo) Iberiar penintsulako ibairik luzeena da. 1.120 kilometro luze da eta 80.600 kilometro koadroko arroa hartzen du. 910 kilometro egiten ditu Espainiako lurretan, eta 210 kilometro Portugalen. Penintsulako ibairik emaritsuena, bestela, Ebro da.
Espainiako Aragoiko Mendi Unibertsaletan jaio eta Portugalgo Lisboa hirian itsasoratzen da, Ozeano Atlantikoan. Honako hiri hauetatik pasatzen da: Aranjuez, Toledo, Talavera de la Reina eta Alcántara Espainian; eta Santarém eta Lisboa Portugalen.