Takelot III.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. I. milurtekoa | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 759 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Osorkon III.a | ||
Leinua | Egiptoko XXIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Takelot III.a, tronu eta jaiotza izenez, Usermaatra-Takelot, Egiptoko XXIII. dinastiako faraoi bat izan zen. K.a. 759tik K.a. 757 arte gobernatu zuen.
Osorkon III.aren seme nagusia zen. Takelot III.aren semeak, apaiz gorenak izan ziren: Dyedptahiefankh eta Osorkon, baina, tronurako oinordekoa, bere semerik gazteena zen Rudamon izan zen. Leontopolisen gobernari independente ere izan zen.
Amonen Apaiz Goren bezala aritu zen Tebasen. Ondoren, bere erregealdiko lehen bost urteak, elkargobernari bezala egin zituen, bere aita Osorkon III.arekin batera, Karnakeko nilometroko 13. idazkunak adierazten duen bezala, Osorkon III.aren erregealdiko 28. urtea, Takelot III.aren 5.arekin lotzen duena. Bere aitaren oinordekoa izan zen errege bezala hurrengo urtean.