Taladrina mekanizazioaren prozesuetan erabiltzen den likido bat da, zulaketaren, fresaketaren eta torneaketaren operazioetan, batez ere. Gainera, beste metal-mozketa batzuetan erabiltzen da. Bere funtzio nagusia dira ebaketa-erraminta eta mekanizatzen ari den pieza lubrifikatzea eta hoztea. Horrela, fabrikaziozko-prozesuan erramintaren higadura eta frikzioa jaisten dira eta, aldi berean, gainberotzea saihesten da.
Taladrina uraz, olioz eta aditiboaz konposatuta dago. Hozteko eta lubrifikatzeko ura eta olioa erabiltzen dira, hurrenez hurren. Horretaz aparte, aditiboak erabiltzen dira taladrinaren ezaugarriak hobetzeko, besteak beste, lubrifikatzaile, antikorrosibo eta aparraren kontrakoa izatea.