Talde LokalaEsne Bidea eta bere inguruko galaxiek sortzen duten galaxia-taldearen izena da. Guztira 3 megaparsec (10 milioi argi-urte; 9×1019kilometro) neurtzen ditu diametroan[1], bere masa 2×1012eguzki masa ingurukoa da (4×1042 kg). Bi galaxia bildumaz osatuta dago, haltera baten formarekin. Alde batetik, Esne Bidea eta bere galaxia-sateliteak daude lobulu bat osatzen, eta Andromeda galaxia eta bere sateliteak beste lobuluan. Bi bilduma horiek 800 kiloparseceko distantziara daude elkarren artean (3×106ly; 2×1019 km) eta bata besterantz ari dira mugitzen 123 km/s-ko abiaduran[2]. Taldea beste talde handiago baten parte ere bada, Virgo superkumulua, ziurrenik Laniakea superkumuluaren parte dena. Talde lokalean dagoen galaxia kopuru osoa ezezaguna da, batzuk Esne Bidearen atzean geratzen baitira Lurreko behatzaile batentzat; hala ere, 80 kide ezagutzen dira, gehienak galaxia nanoak.
Bi kiderik handienak, Andromeda eta Esne Bidea galaxiak, galaxia espiralak dira, biak 1012 eguzki-masa ingururekin. Galaxia bakoitzak galaxia-satelite sistema bat du:
Triangeluko galaxia (M33) Talde Lokaleko hirugarren kiderik handiena da, gutxi gora behera 5×1010 M☉ masarekin (1×1041 kg), eta hirugarren galaxia espirala da taldean[5]. Ez dago argi ea Triangeluko galaxia Andromeda galaxiaren kidea den edo ez. Bi galaxiak 750.000 argi-urteko distantziara daude, eta orain dela 2.000-4.000 milioi urteko tartean gertu igaro ziren bata bestearekiko, Andromedaren diskoan izarren sorrera bultzatuz. Pisces Nanoa Andromeda eta Triangelutik distantzia berdinera dago, beraz bietako baten satelitea izan liteke[6].