Tanatosi

Suge gorbataduna (Natrix natrix) hildakoaren itxurak egiten.

Tanatosia animalia batzuek erabiltzen duten biziraupen estrategia bat da, non hilik daudela erakusten duten harrapariak jan ez ditzan[1]. Hainbat animaliak erabiltzen du estrategia hau, hala nola intsektuek (fasmidoek, koleopteroek edo inurriek), narrastiek (suge eta sugandilek), anfibioek, ugaztunek eta hegaztiek[2].

Gizakiak eragindako paralisia denean animalia hipnosia esaten zaio[3].

  1. «Hitzak: Tanatosia» Zientzia.eus 2013-01-31 (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  2. «Tanatosia, bizirauteko hildakoaren plantak egitea» Zientzia Kaiera 2021-06-15 (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  3. «APA PsycNet» doi.apa.org  doi:10.1037/h0053659. (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne